Ezaugarriak
Bizkaiko Golkoan egoten da Ezpalarta. Orkak, bale-hiltzailea izenarekin
ere ezagutzen denak,- aseezintasuna dela eta- bizkar beltza eta zurixka
koloreko alboak eta sabela ditu. Bere hegats dortsalak 1,7 metro izan
dezake. Hemimaxila bakoitzean 10-12 hagin koniko ditu. Eskuarki, polo
bietan aurkitzea ohikoa den arren, orkak mundu osoan zehar hedatu dira
bere dieta orojalea eta tenperaturen tolerantzia dela bide.
Neurria
Arrak emeak baino handiagoak dira. 9 metrokoak izan daitezke,
emeak 5 metro luzerakoak diren bitartean. Gainera, 850 kilo pisatu dezakete.
Biologia
Ugaztun erraldoi hauek ez dira oso migratzaileak. Gainera, bere elikadura
oinarritu egiten da batez ere; arrain taldekoi, hegazti, itsas ugaztun
eta zefalopodoetan.
Orkek 10 eta 13 kilometro orduko abiadura har dezakete. Baina, euren
abiadura muga izurde arinekin alderatuta, zertxobait baxuagoa da, hots,
35 kilometro ordukoa.
Hala ere, orkak uretatik kanpo salto egin dezake metro eta erdiko altuerara
eta lekualdatu daiteke 13 metro baino gehiagora.
Orkak taldeka bizi dira. Horietan, 2-8 kide bizi dira -batzuetan, 30
eta 40 artean- zeintzuek ehizan laguntzen duten. Bakarrik bidaiatzen
dutenak arrak izaten dira. Oso oldarkorrak dira. Animalia honek ez du
harrapari baten arriskua ezagutzen, ezta itsasontzi handiena ere. Anitz
kasutan, bera baino tamaina handiagoko zetazeoak harrapatzen ditu. Oso
azkar igeri egiten du, 30 korapilora arte. Gainera, maiz, salto handiak
egitea gustuko du. Batzuetan, mugitu gabe egoten da uretan, burua kanpoan
duela, inguruan gertatzen denaz ohartzeko.
Ehizaki bat bere presentziaz ohartzen denean, geldi-geldi geratzen da.
Jokabide hau interpretatu egin da beldur handi baten ondorio gisa. Baina,
ikerketa batzuek argitu dute orken sonarrek zailago detektatzen dutela
geldi dagoen animalia bat.
Ikuskizun izugarria da erakusten duten eraso maila. Hauxe ikus daiteke
itsas izoztuetan, non itsas txakurrek izotz blokeen gainean atsedena
hartzen duten. Orduan, detektatu ostean, eraso egiten diete dantza eginez
eta muturrarekin metro bateko blokeak apurtuz. Hori dela eta, fokek
alde egitea edo uretara jaustea lortzen dute, geroago harrapatuak izateko.
Jakin izan da, orkak ibai uhobietara heldu daitezkeela. Eskozian, salmoisardaei
jarraituta heltzen dira.
Ugalketa
Ernalketa prozesua denbora luzekoa da, 12-14 hilabete bitartekoa.
Erditzea neguan izaten da, azaroa eta abendua bitartean. Kumeak jaiotzen
direnean, bi eta lau metro arteko luzera izaten dute. Oldarkortasun
maila altua izan arren, ez dute gizakia erasotzen, itsas txakur batekin
nahasten ez duten bitartean. Eskuarki, adimena handia dela bide, lasai
mantentzen dira. Mantsoak dira beren zaintzaileekin jolasten dutenean,
inolako minik egin gabe. Ugaztun honek gizaki, gaitz eta animalia bizkarroiez
gain ez du etsairik.
Elikadura
Arrain txikiak, itsas ugaztunak eta zere urdinak jan ohi ditu.
Kokalekua
Itsaso guztietako kostaldeetatik gertu eta urrun bizi daiteke.
Bizilekua
Ur sakoneko eta hotzeko itsasoetan bizi da. Izotz flotatzaile guneetan
sartzen da jaki bila.
Ez ditu migrazio erregularrak egiten, baina, bai mugimendu lokalak izotzaren
eta jakiaren arabera.
Hedapena
Bere zabalera eremuak munduko ozeano guztiak hartzen ditu barnean. Gune
polarretan asko egoten dira.
NATURAREN AHOTSA aldizkaritik hartuta.
Gehiago irakurtzeko sakatu hemen.