Euskonews Gaztea

22 zbk.

Gaiak

Gerra Zibileko oroitzapenak

Garbiñe MAIZTEGI, Ane GOMEZ
DBH 4. mailako ikasleak

Benedicta Aboitizen ilobak Mutrikun jaioak dira eta bertan bizi dira. Bera Lekeition jaiotako emakumea da. Soraluzen ezkondu zen eta semea Mutrikura etorri zen bizitzera. Benediktak Franko garaiko bizipenak azaldu dizkigu.

  Benedicta
Benedicta lekeitiarra.

“Frankismo garian, Euskal Herrian haien kontrako gerra zegoenean, lekeitiarrak askotan mendiko kobazuloetan ezkutatzen ginen zerutik bonbak botatzen zituztelako. Horrela, ez zituzten herritarrak ikusten. Kobazuloetan egun batzuk igaro genituen ezkutatuta”.

Emakumeak eta haurrak gerratearen ondorioz, itsasontziz Ingalaterrara eramaten zituzten eta bertako familiek, ingelesek, gerra zegoen bitartean bertan zaindu zituzten haurrak eta emakumeak, adoptatuak izango balira bezala, guda bukatu arte. Guda bukatzerakoan, Euskal Herrira bueltatzen ziren.

Benek kontatzen du bera nola joan zen Ingalaterrara. “Joateko itsasontzira igo baino lehenago, txikia nintzenez (7 urte inguru besterik ez), neukan panpina bat erre egin zidaten eta negarrez hasi nintzen”. Gero bere anaia, Gregorio eta biak Ingalaterrara eraman zituzten.

Ingalaterrara iristean, familia on batek hartu zituen: beraientzako dena berria zenez (hizkuntza, kultura, jende berria...), horretara egokitzea gaitza gertatu zitzaien baina “zortea izan genuen”.

Azkenean, denbora asko bertan pasata Euskal Herrira bueltatu zirenean, inguru dena suntsituta topatu zuten. Beraien anai-arrebekin lagun batzuekin.... berriro topatu ziren ostean.

“Tropak herritik kanpora zoazen bitartean eta jendea hiltzen ari zen bitartean, lekeitiarrak ezkutuan janariak, edariak... hartu eta kobazuloetara eramaten zituzten”. Etxerik ez zutenez, kobazuloetan bizi behar izan zuten denboraldi batean.