Jon Azpillaga
(Pasai San Pedro, 1935)
Jon Azpillaga 1935an jaio zen Pasai San Pedron.
Bere aita, Juan Azpillaga, pasaiatarra zen. 1937an hil zen Iata mendiari
jaurtitako bonbardaketan. Bere ama, berriz, bizkaitarra zen, Berriatuakoa,
Beronika Urrutia. 2000an hil zen. Urte bat eta erdi zituenean Berriatuako
Torre baserrira joan zen bizitzera.
Azpillaga ikasle fina zen, ikasteko gogo izugarria zuen, baina 13 urte zituela
eskola utzi behar izan zuen lanean hasteko. Lanean hasi zen eguna Arimen
eguna izan zen. Itsasontziak konpontzen zituen.
Garai horretan hasi zen bertsolaritza munduan. 1960ko urriaren 8an ezkondu zen Maria Arrizabalaga Berabiderekin, Mutrikuko
Jasokundeko Andre Maria elizan. Elkarrekin seme-alabak eduki dituzte.
Gazte gaztetatik Jon Azpillaga bertsolaritza munduan ezaguna da. Izan ere, lehenengo bertsoak 12 urterekin bota zituen lehenengo bertsoak eta bi urte beranduago lehenengoz plaza batean aritu zen.
Frankoren diktadurapean makina bat saio egindakoa da, baina sarritan, ezizen bat erabili behar izaten zuen. Hortaz eta beste hainbat kontuz aritu gara mintzatzen berarekin.
Noiz hasi zinen bertsolaritza munduan?
Lehenengo bertsolari bezala Santa eskean, koplari bezala. Handik etorri nintzen ni bertsolaritza mundura. Lehenengo koplak neure bertsoak, 12 urterekin. 14 urterekin, berriz, plazetara joaten nintzen, Amorotora gazteen egunean, 1950ean. Eta 50 urte geroago berriro joan naiz Amorotoko plazara gazteen egunean.
Zerk erakarri zintuen bertsolaritza mundura?
Ba, bertsolariak ekartzen zituzten herrira eta etxean ere abesten genituen.
Zenbat
urterekin hasi zinen plazetara joaten?
Lehen esan dudan bezala 14 urterekin hasi nintzen plazetara joaten, eta lehenengo aldiz Amoroton, San Luis egunean.
Frankoren diktadurapean abesten al zenuten?
Bai, abesten genuen. Poliziengandik ihesi ere ibili ginen. Debekatuta ere egon ginen Lopategi eta biok baina beste izen batzuk jarri eta aurrera jarraitzen genuen.
Anekdotarik gogoratzen duzu?
Bai, poliziei ihesik ibiltzen ginen ia beti eta isunak ere pagatu behar izaten genituen.
Txapelketarik izaten zenuten?
Bai, txapelketak egoten ziren, eta ni lehenengo aldiz 22 urterekin joan nintzen.
Nolakoak izaten ziren txapelketa horiek?
Oso onak, jende ikaragarri izaten zen eta. Baina baimena eskatu behar zen bertsotan aritzeko.
Zergatik uste duzu horren emakume gutxi zeudela zure garaian bertsotan egiten zutenak?
Orduan emakumerik ez zegoen, bat edo beste bai, baina plazara ez ziren irteten. Baina esaten dute emakumeek sortu zutela bertsolaritza, Milia Lasturkoak. Euskal Herriko aurreneko bertsolarietako bat izan zen.
Motzean
Zure bertsolaririk gustukoena? Lopategi
Mañukorta edo Andoni Egaña?
Mañukorta festa dagoen ekitaldietarako eta Andoni Egaña seriotasun
pixka bat dagoen ekitaldietarako
Reala edo Athletic? Athletic eta gero Reala. Alavesekoa
ere banaiz.
Txuleta edo arkumea? Txuleta
![]() |
|
Elkarrizketaren unean. |
Kolore gustukoena? Orlegia, berdea
Itsasoa edo mendia? Mendia
Nobela edo olerkia? Olerkia
Txakurra edo katua? Txakurra
Mutrikuko Goiko plaza edo behekoa? Goiko plaza
Kantatuko zeniguke bertso bat?
Egun normala zen baña,
Ikusi behar genduan
Institutora etorri eta
Bertsoa bota behar nuan
Aurrealdean hiru neskatxa
Oso izaera senduan
Gaur bezelaxe jatorrak izan
Orain arteko moduan.