Arriaga-Lakua edo Lakua 13 Gasteizko (Araba) auzo bat da. Lakua 13ren izena, Lakua 13. alderditik datorkio. Auzoa 516 metroko altueran kokaturik dago, hiriaren erdigunetik 2,5 kilometrotara. Bertan dago kokatua Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia.
Arriaga herrixka zegoen lekuan makina bat etxebizitza eraiki zituzten eta harrezkero Gasteizko auzo bat da.
Arriagako herrixka 1025. urtean agertzen da lehen aldiz dokumentu historiko batean, San Millan de la Cogollako dokumentu batean. Herrixka ezartzen den guneak garrantzi handia zeukan, izan ere, erakunde arabarrak bertan biltzen ziren kofradiei zegozkien gaiak erabakitzeko. Horregatik, arabarrengan agintzen zuen erakundeari, Arriagako kofradia izena jarri zitzaion.
Arriagako herrixka, Gasteizko herrixka zaharretako bat da. 1258an “Borondatezko Ematea” gertatu zen, eta Arriagako kofradiak Arabako Jaurerriaren subiranotasuna Gaztelako Alfonso XI.aren esku utzi zuen, bere pribilegioak mantentzearen truke. Horrez gain, kofradiakoak ziren zortzi herrixka, Gasteizi eman zitzaizkion, horien artean Arriaga bera. Gerrate Napoleonikoen garaian, borroka odoltsuen lekuko izan zen Arriaga.
![]() |
|
| Eusko Jaurlaritzak Lakuan izan zuen lehenengo eraikina (1984). Garikoitz Estorn?s Zubizarreta. |
1960ko hamarkadaren hasieran, Arriagako herrixkak 300 biztanle baino ez zituen. Ondorengo urteetan, eta Gasteizko zabalkundearekin batera, Arriagaren hiritartze prozesuari ekin zitzaion. Lakuako poligono edo auzoaren eraikuntza 1960ko hamarkada eta 1970ko hamarkadadetan hasi zen, eta antzinako Arriagako kofradiako lurretan egin zen. Ondorengo hamarkadetan auzoaren eraikuntzarekin jarraitu zen eta Portal de Foronda etorbidea sortu zen (Bilborako autobidearen sarrera nagusia).
1980ko hamarkadatik eraikitako etxebizitzekin batera, bestelako azpiegiturak eraiki ziren, Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia eta Ertzaintzaren Gasteizko komisaria nagusia. Oraindik ere, eraikitzeko tokiak geratzen dira Arriaga-Lakuan, eta etorkizunean Gasteizko udalak, bere bulegoak zentralizatuko dituen egoitza nagusia eraiki nahi du auzoan.
Hauexek dira Arriaga zeharkatzen duten kaleak:
Agirrelanda kalea
Alfontso XI.aren kalea
Alfredo Donnay kalea
Arriagako Atea
Artapadura kalea
Biltzar Nagusien kalea
Forondako Atea
Frantzisko Xabier Landaburu kalea
Gernikako Arbola kalea
Jose Maria Diaz de Mendibil kalea
Juan Garai kalea
Julian Arrese kalea
Luis Olariaga kalea
Pozoa kalea
Voluntaria Entrega kalea