Euskonews Gaztea

Gaiak

Mixel Irigoieni galdeketa 68ko maiatzaren ondorioez

Audrey LACROIX, Lukas IBAÑEZ, Eba POUEYTS, Mitren BORGEAIS

Zonbait ondorio

Maiz hitz egiten da 1968ko iraultza ospetsuaz. Ordutik, ezer ez dela berdina izan, iraultzak forma bateratzaileak hartu zituela, langile eta intelektualen arteko ezberdintasunak ezabatuz. Baina zein izan ote ziren iraultza honek ekarritako ondorio eta lorpenak? Ikerketa zehatz baten ondorioz, ohartzen ahal gara matxinada honen ostean; gizarte osoa hurbiletik hunkitua izan dela eta hori arlo guzietan.

Hasiera batean aipa ditzakegu politikak ezagutu dituen aldaketak. Honetarako, Grenelleko akordioei so eginez ikusten dugu lehen SMICaren (guttiengo soldata) emendatze bat agertzen dela (%35) eta honek ekarriko duela gaur egun ezagutzen dugun SMICa. Dudarik gabe emendatze honek bizi maila guztiz hobetzen du. Bainan, aldaketak ez dira horretan gelditu, segituz joan dira. Alde batetik, 1968ko maiatzaren 30ean asanblada nazionalaren disoluzioa gertatzen da. De Gaulle (1958-1969) lehendakariaren proposamenek porrot egiten dute eta honek, zuen boterearen galtzea azkarki bultzatzen du, heldu den urtean boterea galdu zuelako.

  Argazkia

Ororen buru, iraultza honek lorpen batzuk ekarri ditu. Hala nola, “sexuaren askatasuna”. Dudarik gabe, lorpen honek askatasun berri bat sortarazten du, sexu harremanak babestuz. Garai honetan ere dira mugimendu feministak altxatzen aipatuz emaztearen egoera eta askatasuna. Bukatzeko, erran dezakegu 1968ko iraultza honek aldaketa eta lorpen asko ekarri dituela.

Mixel Irigoieni galdeketa

Mixel Irigoien Hendaian sortu zen. Filosofiako ikasketak egin ditu Parisen. Ikasketak burutu eta bilakatzen da erakasle eta gaur Bernat Etxepare lizeoan, Baionako ikastegian erakasten du.

Zer eragin izan du 68ko Iraultzak Frantzian?

Lehendabizi, arlo sozialean autogestioaren mugimenduak sortu dira, esate baterako enpresen kudeaketa langilegoaren bitartez. Ugaritu ziren ere CFDT edo beste sindikatu batzuen proposamenak Rocard eta Delorsek bi politikari frantsesak bideraturik.
Hezkuntzan, unibertsitateetan aldaketa bihurria izan zen Edgar Fauren legediarekin; honek autonomia forma bat bideratzen zuen unibertsitateetan barneko demokrazia bati esker. Erran nahi du unibertsitate bakoitzak zituela lan postuak bere gain hartzen.

Argazkia  
Mixel Irigoien

Eta Euskal Herrian?

68ko maiatzak eragina izan zuen lan munduan, edo enpresen antolaketan bereziki.
Hego Euskal Herrian, Arrasaten, auto gestioaren pausuak martxan ezarriak ziren jadanik, Fagor enpresan bezala. Aipatua zen mugimendu kooperatiboa, autogestio hitza ez zen oraindik erabilia.
Ipar Euskal Herrian adibidez, Ramuntxo Camblongnek gauzatu zuen kooperatiba mugimendua bere enpresa sortuz; Copelec, elektrika lantzen duen enpresa.
Baina garai horretan kooperatibak forma hori gauzatu zuen utopia jendeen pentsamoldeetan.

Arlo kulturalean aldaketak ekarri ote zituen?

Bai, garrantzitsuena izan da autoritatearen aurkako mugimendua hezkuntza mailan.
1968an adeitasunaren forma aristokratikoak ukatuak dira , lema honen pean gabiltza orain; jende guziekin hikan eleketan hartzean.
Lan proposamenak eztabaidatzen dira, ondoren irakasle eta ikasleen arteko harremanak ber heinean ezarriak dira.
Horrez gain kurtso guziak emanak ziren feudo-marxismoaren agindupean, den dena tratatzen ahalko da eta beharko da ikuspegi horretatik.

Filosofo batzuk eragina ote izan zuten, ala aipatuak izan ziren 68ko maiatzean?

Bai, filosofiatik hasita Sartre engaiatu zen, hainbat mintzaldi eginez ikasleekin batera unibertsitateetan, edo idatzi batzuk eginez egunkarietan.
Sartre oposizioan zen Raymond Aron soziologoarekin. Garai horretako lema: nahiago dut Sartrerekin tronpatzea ez eta arrazoi ukaitea Aronekin.
Gatazka horien ondorioaz 68ko maiatzean bi mugimendu sortu ziren: errealistak eta utopistak .
Erran dezakegu gizarte utopikoak sormenean filosofiko bat ukan duela betidanik: bereziki XIX. mendean non aurkitzen diren pentsamendu anarkista Proudhomen jarraitzaileen arabera.
Langilegoaren mugimendua bikoiztu nahi izan du lana eta urostasuna (Marx)
1968an bi arlo horiek kontzeptualki (artifizialki ) lotuak izan dira ikasle eta langile elkarte sozial bat muntatu nahiz .