Jojo Bidart
(Baigorri, 1957)
Batxilergo zintifikoa lortu eta gero, fisikako ikasketak egin zituen
Bordelen. Metriza ukan arte Bordelen egon zen eta ondotik Iparraldeko barnekaldera
itzuli zen lanaren aurkitzeko. 1981 urtean Irulegiko Irratiaren sorrera
bultzatzen du. 1986 urtean, bost edo sei urtez Xalbador kolegioan lan egin
zuen fisikako erakasle gisa, beti irratiaren osatzailea izanez. Bernat Etxepare
lizeoa sortu zenean, denbora erdiz fisikako erakasle gisa lan egiten hasi
zen. Manera horretan bere denbora Irulegiko Irratia eta lizeoko lanaren
artean partekatzen du.
Aurten Argia saria jaso du baxenafarroako kazetariak, besteak beste,“
gizarteko gai nagusiak sakonki eta aldika umorez jorratzeko duen estilo
ezagunarengatik”, Argiaren arabera.
Irulegiko Irratia 1981an sortu zen Irulegin. Egun irratia 10 langile eta 60 laguntzailez osatua dago: herrietako berriketariak, kiroletako kolaboratzaileak, kronika egileak eta emankizun egileak dira. Guziek egunero lan egiten dute barnealdearen bizia sustatzeko komunikazio tresna baten bitartez. Euskarari merezi duen tokia eskaintzea dute helburu, jakinez %90a euskarazko emankizunak direla. Poliki-poliki, entzuleen kopurua emendatuz joan da Aiherran, Alduden eta Donapaulen kokatuak diren hiru errepikagailuei esker da. Irulegiko Irratia garatuz joan da ekintza ezberdinei esker: kontzertuak, kanpainak, ikusgarriak?300 pertsonek ekintza hauen antolaketan parte hartzen dute urtero. Komunikazio bide honen funtzionamendua hobekiago ezagutzeko eta ulertzeko, bertan lan egiten duen pertsona bati elkarrizketa bat egin diogu, Jojo Bidart esatariari hain zuzen ere.
Noiz hasi zinen Irulegiko Irratian lan egiten?
Nik hastapenetik lan egiten dut irratian, hain zuzen ere, 1981. urtetik. Hastapenean, entseguak egiten genituen lagunekin eta horrekin sortu zen Irulegiko Irratia.
Irratia hasi zelarik zoin zen bizitzen zen egoera? Irratien garrantzia, jendeen erreakzioa...
Urte haietan egoera aski bortitza zen Euskal Herriaren inguruan , batez ere ikastola batzuen egoerarekin. Irratia sortu genuelarik mesfidantza sentitzen zen jendeen artean. Jendeek galderak pausatzen zituzten, ez zakiten zer zen proiektu hori, gobernuko sorkuntza bat zenetz?jakinez 1981.urtean gobernuaren aldaketa izan zela eta horri esker irrati libreak sortu zirela. Gauza berri bat bezala ikusten zuten baina denborarekin gauzak frango aldatu dira eta gaindituak izan ziren oztopo horiek.
Egoera
horretatik abiatuz, zoin ziren irratiaren helburuak?
Guk sortu genuen Irulegiko Irradia bi
helburu nagusirekin:
Alde batetik, euskaren erabilpena. Nahiz eta ikusi Euskal Herri barnekaldean
jendeak euskaraz mintzatzen zirela nagusiki, haurren artean ikusten genuen
galtze prozesua abiatua zela. Ohartu ginen zerbait egin behar zela eta ikastolekin
batera euskararen erabiltzeko tresnak atxeman behar zirela.
Beste aldetik, komunikazio tresna bera. Euskal Herri barnekaldean beharrezkoa
zen ere berriak emaitea eta jendeek egiten zituzten gauzak ezagutaraztea
herrietan zabaltzeko.
Gaur egungo xedeak aldatu dira?
Gaur egungoak berdin berdinak dira.
Galtze prozesu hori ez da ezeztatua izan, alderantziz handitu da. Orain
nahiz eta indar handiak eginak izan diren ikastolen bitartez: gela elebidunak,
gau eskolak? galtze prozesu hori mantentzen da eta herri komunikazioa baitezpadakoa
da.
Munduan zehar nagusitzen ari dena da mundializazioaren eragina eta medio
nagusi horiek: Frantziatik etorritako telebista edo Espainiatik Hegoaldean.
Horren parean eskuan ditugun komunikazio tresnak mantendu behar ditugu.
Garapen bat ikusi duzu irratiaren arrakastari begira?
Bai, arrakasta eta garapena aski fite
ikusi genituen. Hastapeneko mezfidantza eta duda horretatik at, jendeek
ikusi zuten balio zuela arrazoi ezberdinengatik proiektua aitzina ateratzea.
Horregatik entzule kopurua emendatu da utetik urtera.
Zer
nolako ekintzak egiten dituzue irratiaren proiektua aintzina eramateko,
kontzertu, kantaldietaz?aparte?
Kontzertuak?irratia sustengatzeko eginak
dira diru mailan.
Nagusiki egiten dugu sustengu kanpaina bat. Etxez etxe, herriz herri, Baxe
Nafarroako 70 herrietan besta komiteak edo gazte taldeak laguntzen gaituzte
kanpaina horretan. Honela, kanpaina horren denboran hiru astez ekitalde
ezberdinak antolatzen ditugu: herri bazkaria, bertsolariak, haurrentzat
ikusgarriak, kantaldiak?
Zure ustez, Irulegiko Irratiak garrantzia ote du barnekaldeko familia etxeetan?
Espero dut. Pentsatzen dut baietz, hasteko
batzuek entzule direlako, hau da froga nagusiena. Bizkitartean, geroz eta
gogo gehiago dugu besteengana joateko eta batez ere pario nagusiena gazteengana
joatea da. Jakinez, galtze prozesu hori beti hor dela, eta gu komunikazio
tresnaa bat izanki, zergatik entzungo dute Irulegiko Irratia ez baldin badakite
mintzatzen euskaraz?
Bainan, ez du irratiak bakarrik egiten ahal hori, elemento bat da berreskuratze
prozesuan, garrantsitsua da ere ikustea zer maneretan interesatzen ahal
ditugu gazteak irratia entzutea.
![]() |
|
Gazteak interesatzeko zer nolako emanaldi edo laguntzak ematen dituzue gazteei?
Egiten ditugu kantu eskaintza emanaldiak, jokoak, eta adibidez Nafarroko lizeoko ikasle batzuek parte hartzen dute emankizun berezi batzuetan.
Nola ikusten dituzu Euskal Herriko irratiak geroari begira?
Dependitzen du, hezkuntza politika Euskararen
Erakunde Ppublikoak zutik eman duen proiektuak zer fruitu ekarriko duen.
Euskararen eta irratien egoeren araberakoa izango da. Jakinez gu partaide
garela berreuskaratze prosezu horretan, baina dependitzen du plan horren
ondorio guzietaz.
Hala ere, nik ikusten dut galtze prozesua aitzinatu egin dela azken hogei
urtetan.
Nahiz eta indar handiak eginak izan diren elkarteen aldetik, orain gauza
berria da hezkuntza proiektu horren bitartez instituzioak ere sartzen direla.
Bainan elkarteen lana behar da absolutuki segitu, orain bi gauza horiekin
eta tresna horren bitartez beharbada lortuko dugu euskara aitzina ateratzea,
nik hori espero dut.
Ez da deus irabazia aitzinetik, erran nahi du indarrak segitu beharko direla
eta militante lana beharrezkoa izanen dela.