1181: Antxo VI Jakitunak fundatu zuen ?Nueva Victoria? izenarekin. Ordura arte Gasteiz (Gazte–haitz) moduan ezagutzen zen muino gaineko herrixka.
1431: Gaztelako Juan IIk hiri titulua eman zion.
1813: Wellingtongo Dukeak
Frantziar tropak garaitu zituen urte horretan, Espainiako independentzia
gudari amaiera emanez. Borrokaren oroimen gisa Andre–Mari Zuriaren enparantzan
dagoen arte lana dugu ikusgai. 
Gasteizko hiria altxor preziatua izan zen urte askotan, bere gotor funtzioagatik bereziki. Izan ere, Gasteiz da Arabako lautada osoan dagoen muinorik altuena. Hau dela eta, Gaztela eta Nafarroako erreinuek liskarrak izan zituzten muino preziatua lortzearren.
Gotor funtzioaren isla du, adibidez, hiriko alde zaharra inguratzen duen harresia eta bertan txertaturik dagoen Santa Maria katedralari begiratuz gero.
Gasteiz aspaldi muino gaineko herrixka bat baino ez zen. Baina burgesiaren sorrerarekin batera zabalkuntza hasi zuen; hegoalde eta ekialdera hasiera batean. Gero beste bi aldeetara, hots, iparraldera eta sartaldera. Egun, ordea, ahal duten lekutik ari dira hiria zabaltzen bertan bizi diren 216.000 biztanleak sartu ahal izateko bere baitan.
Fenomeno demografiko honi esker hasi zen Gasteiz hedatzen. Demografi Hazkundea gertatzeko lantegiek berebiziko garrantzia izan zuten, lantegiekin batera baserritarrak hirira etorri baitziren ?baserri exodoa? izeneko fenomenoa sortuz, 60–70. urteetako hamarkadetan gutxi gora–behera datuek adierazten duten legez:
60. hamarkada–––––––––––––––73.701 biztanle
70. hamarkada––––––––––––––136.873 biztanle
Ikus daitekenez biztanleriak bider bi egin zuen hamar urtetan industriaren garapenari esker. Hauek dira Gasteizen hedapena bultzatu zuten lantegirik bereizgarrienak:
– Mercedes–Benz: Germaniar jatorriko kotxeak, hemen furgonetak lantzen
dituzte.
– Michelin: Frantziar jatorriko lantegi gurpilgilea.
– Gamesa: Hegazkin zatiak egiten dituen lantegia, bertan sortutakoa.
Lehen aipatu bezala, beraz, hiriak hedatu behar izan zuen. Horrela garai batean hiritik gertu baina kanpo zeuden herrixkak hirian sartuz joan dira.Esaterako: Armentia, Abetxuko, Beto?o Gasteizko auzoak dira gaur egun. Gasteiz etengabeko hedapen gurpil batean dago murgildurik, bai industrial ikuspegitik baita etxebizitza ikuspegitik ere.
Industrial hedapena:Industrialdeek Gasteiz inguratu egiten dute: hegoaldean Uritiasolo;ekialdean Errekaleor; Ipar–ekialdean Beto?o, eta Sarraldean Ali–Gobeo. Industrilde hauek izugarri handitu dira, batez ere aipatutako azkena. Honela, industrialde honek, Ari?ez Gasteiztik 6 km–tara dagoen herriraino iritsi da:
Hiriaren garapena: Auzo berriak: Hedapena Ipar–ekialdetik ari da gertatzen
bereziki Zabalgana, Lakua auzoetako etxebizitza berriak, eta haratago Ibaondo
izeneko auzoak eratuz. Baina badira ere auzo berriak hiriaren bestaldean,
hots, Salburua; Arantzabelatik Arkauterako bidean sortutako auzoa.