Euskonews Gaztea

Gaiak

Laudiok izan dituen aldaketak

Raquel MATEO, Sonia PEREZ

1956tik gaur egungo egoera arte Laudion aldaketa asko egon dira. Laudio herria ez da 50. hamarkadan zen bezalakoa eta orain erakutsiko dizkizuegu honen adibide batzuk:

Laudio 1920


Argazki hau gutxi gorabehera, 1920koa da. Ikusi ahal duzuenez, Laudioko inguruneetako auzoak ez ziren existitzen. Gainerako lurrak soroak ziren. Honek erakusten digu Laudio landa herria zela.

Laudio 1960


Honako argazkia 1960koa da. Laudio askoz garatuago dago garai honetan. Ikusi ahal duzuenez, soro asko desagertu dira eta lehenengo pinudiak agertzen dira. Lateorroko auzoan ere lehenengo etxeak azaltzen dira.

Laudio 2006


Hau da gaur egungo egoera, 2006koa. Ikusten denez argazkian Laudioko auzo guztiak azaltzen dira eta 1950. urtean zen herritxoa, herri industrializatua bihurtu da.

Orain sakonago erakutsiko dizkizuegu Laudioko kaleetan egon diren aldaketak:

La Salle eskola 1961


1961. urtean, La Salle eskola.

La Salle eskola 2006


2006. urtean, La Salle eskola, orain umeentzat erabilpenik ez duena.

Laudioko La Milagrosa 1966


1966. urtean La Milagrosa ikastetxea, 1988. urtean sute batek erre eta hondatu zuenetik lekuz aldatua.

Laudioko La Milagrosa ikastetxea


2006.urtean La Milagrosa ikastetxea, Ugarteko auzora aldatu eta gero.

Laudioko institutua 1969


1969 Laudioko Institutu Teknikoa, 1954an inauguratua Lanbide Institutu bezala. 1967 urtean ezarri zen neskentzako batxilergoa.

Laudio Institutua 2006


2006. urtean Canciller Ayalako Institutua, DBH eta Batxilergoa ematen da bertan.

Laudioko eliza


1989. urtean Laudioko eliza eta ondoan zeukan kioskoa. Eta 2006. urteko eliza, ez dago kioskorik.

Laudioko udaletxea


1989. urteko udaletxea. Udaletxe berria 2006. urtean, semizirkulu moduan.

Laudioko kutxa 1920an


1920ko urriaren 6a, lehenengo aurrezki kutxa Laudion.

Laudioko aurrezki kutxa


2006. urteko aurrezki kutxa modernoa.

Laudioko botika


Antzina Laudion zegoen farmazia berezia, “botika” izenekoa. Gaur egungo farmazia modernoa.

Laudio


Laudioko kale baten aspaldiko argazkia.

Laudio


Laudioko kale berbera konponduta.

Laudio antzina


Laudio tren geltokira doan kalea antzina.

Laudio 2006


Laudioko kale berbera 2006an.

Hondamendiak

Uholdeak 1953


Uholdeak 1953. urtean.